XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuc, neure Jaungoicua, daucazu esanda, ez deutzazula ezerbere ucatuco zeure Amari: jardun edo ejerziyo onec dira zerubetaco Erreguin iragarri zenduan Birgina orren ondra edo gloriyaraco, eta Mariya laco ama bat ta ain Ama ereguiyaren ondran eguiten dan guztiya, dana leguez zure semiaren ondra gueiyagoraco, arguitu eguiguzu, Jauna, gure adiña, ta sutu gure guramena amodiyozco suaz, gure erregua eldu dedin, jarriric zagozan jargoi ereguirano.

Eta zuc, Birgiña guztiz Santia, iyac eta zuri emoten jatzuzan gurmen edo cultu onec, artu eguizuz abegui onaz, gure escari onec; artu eguizuz, Andria, guc gueure biyotzaren barren barrenetic esquintzen deutzuguzan aguintzariyac, dantzuzuz gure erreguac, ta zure ontasunaren gogocuac badira gure erregu ta cantaldi onec, aguertu eguiyozuz Aita Jaungoicuari,.